Jarraian hirugarren partida irabazteko asmoz aterako da gaur Osasuna Alacanteko Rico Perez futbol zelaira. Partida orekatua izango dela iragar daiteke, baina, azken hilabetean bi taldeek izan duten joera aztertuta, gorritxoek irabazteko aukera ona dutela dirudi. Jose Luis Mendilibar Iruñera iritsiz geroztik Osasunak sailkapenean behetik gora egin du, eta Hercules hustu egin da tarte horretan. Azken bost partidetan hamar puntu batu ditu Osasunak, eta bakarra Herculesek.
«Estatistikak hor daude, eta kazetariek ondo erabiltzen dituzue. Baina bi taldeon joerek ez dute ezer argitzen. Bartzelonaren pare gaudela eta Herculesek baino sei puntu gehiago izateagatik hobeak garela pentsatzen badugu, galdu egingo dugu, seguru», esan zuen atzo Mendilibarrek. Zaldibartarrak ez du lasaikeriarik nahi, eta zuhur mintzatu zen atzo, badaezpada. Sorianok eta Nekunamek partida bateko zigorra bete beharko dute, eta baliteke Calleja eta Vadocz izatea haien ordezkoak.
Hirugarren partida jarraian irabazteko aukera dauka gaur Osasunak
Herculesen zelaian ariko dira gorritxoak, eta, irabaziz gero, bederatzi puntura utziko dute aurkaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu