Hirvonen txapeldunorde, Italian irabazi ondoren
RALLYAK. Mikko Hirvonen finlandiarrak (Citroen) irabazi zuen atzo Italiako Rallya, Munduko Txapelketako azken-aurreko proba. Eugeni Novikov errusiarra (Ford) eta Ott Taenak norvegiarra (Ford) sailkatu ziren haren atzetik. Garaipenari esker, Hirvonenek ziurtatu egin du txapeldunorde izatea, Sebastien Loeben atzetik (Citroen). Azaroaren 8tik 11ra jokatuko da sasoiko azken proba: Kataluniako rallya.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu