Leicester Cityk ametsa egia bilakatu du, Ingalaterrako maila nagusiko liga irabazita. Handia da lortu duena, duela gutxi arte talde apala baitzen Claudio Ranieri italiarrak entrenatutako taldea, mailari eusteko lehian ibiltzen zena. Denboraldi honetan, ordea, goia jo du, nola gainera. Manchester City, Manchester United, Chelsea, Arsenal, Liverpool... hura baino askoz indartsuago diren talde guztiak ezustean hartu ditu, eta merezita irabazi du txapela. Talde lana izan du zutabe nagusia, baina horren barruan hiru jokalari nabarmendu dira guztien gainetik: N'Golo Kanté euskarri frantziarra, Riyad Mahrez erasoko erdilari aljeriarra eta Jamie Vardy aurrelari ingelesa. Mahrez ligako jokalari onena izendatu berri dute, eta Vardyk goleatzaile onenaren saria irabaziko du: 22 gol sartu ditu.
Zaleek pozarren ospatu dute garaipena.
[youtube]https://youtu.be/15b09SuFjFY[/youtube]