Munduko kopa

Hogei urte Escobarren goletik

Los Angelesko (AEB) Rose Bowl estadioan sartu zuen gola bere atean; Kolonbia munduko kopatik kanpo geratu zen. [youtube]http://youtu.be/9vjN3-OUUck[/youtube]

2014ko ekainaren 23a
11:32
Entzun

Atzo, ekainak 22, hogei urte bete ziren Andres Escobar Konlonbiako selkzioko atzelariak bere atean gola sartu zuenetik. Ezker hegaletik egindako erdiraketa bat moztu nahi izan zuen, baina baloia sreetara bidali zuen. Gol horrek AEB-n jokatu zen munduko kopatik kanpo utzi zuen bere taldea, eta garesti ordaindu zuen, garestiegi. Handik gutxira, uztailaren 2an, hil egin zuten bere jaioterrian, Medellinen. Gol horrek harrika bota zituen Kolonbiak inoiz izandako belaunaldirik onenetako hark piztutako ilusioa eta esperantza, eta ez omen ziren nahikoa izan Escobarren frustrazioa eta bere gain hartu zuen erruduntasuna.

Hogei urte beranduago, Kolonbiako selekzioak berriz piztu ditu ilusioa eta esperantza bere zaleengan. Belaunaldi berri honetako izarra, Radamel Falcao, etxean geratu behar izan bada ere, lehen bi partidak irabazita dagoeneko sailkatuta dago final zortzirenetarako. BIhar Japoniaren aurka jokatuko du taldekako faseko azken partida Jose Pekerman argentinarrak zuzentzen duen taldeak. C taldeko lehen postua izango dute jokoan. Ez da helburu eskasa, hamasei urte beranduago munduko kopako azken fase batera sailkatzea lortu duen selekzioarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.