Arrauna

Hondarribia eta San Juan garaile Euskadiko Txapelketan

Gipuzkoara ekarri dituzte banderak Hondarribiak gizonezkoetan eta San Juanek emakumezkoetan. Gizonezkoetan halakorik gertatzen ez zela bederatzi urte ziren jada.

Hondarribia, denboraldi honetako estropada batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
jon eskudero
2016ko uztailaren 25a
19:29
Entzun

Gipuzkoako arrauna zorioneko da 2016ko Euskadiko Txapelketan. Lekeitioko uretan jokaturiko estropadetan Hondarribia nagusitu da gizonezkoetan, eta San Juan emakumezkoetan. Bietan ere lehia ikusgarriak ikusi ahal izan dira, eta garaileek ondo merezita lortu dituzte banderak. Gizonezkoetan azkenekoz 2007an nagusitu zen Gipuzkoako talde bat, eta gaur Hondarribiak hautsi du estatistika eskas hori.

Estropada polemikaz betea egon da. Irteera lerroan hiru segundoko zigorra jaso dute Urdaibaik, Kaikuk eta Oriok, eta atzerapen horrekin aritu behar izan dute uretan. Hondarribia eta Urdaibai geratu dira buruan bakarrik, eta lehia polita izan dute. Bazirudien gipuzkoarrak aise nagusituko zirela, baina azken luzeko azken txanpan lan ikusgarria egin dute bizkaitarrek, eta aurkariaren aurretik iristeko zorian izan dira. Azkenean, Hondarribiak 19.15.03ko denbora egin du, eta 0.60ra iritsi da Urdaibai. Hiru segundoko zigorra erantsita, 3.60ra geratu da sailkapenean. Hirugarren Kaiku sailkatu da, 16.44ra, laugarren Zierbena, 24.32ra, bosgarren Orio, 27.48ra, seigarren San Juan, 40.65era, zazpigarren Lekittarra, 1.05era, eta zortzigarren Getaria, 1.09ra.

Gizonezkoetan ez ezik, emakumezkoen estropadan ere ez da falta izan ikuskizunik. San Juanek 10.25.69ko denbora egin du, eta soilik 1.85era sailkatu da Hibaika, bigarren postuan. Lehia dotorea erakutsi dute biek, baina azkenera indartsuago heldu da garailea. Hirugarren Orio geratu da 10.09ra eta laugarren Deustu 21.07ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.