Hondarribia-Irunek 54-75 irabazi zuen Gironan
SASKIBALOIA. Hondarribia-Irunek denboraldiko laugarren partida irabazi zuen herenegun Gironaren kantxan. Gipuzkoarrek irabazi beharra zeukaten lehen itzuliko azken partida, jaitsiera postuetatik urruntzeko, eta erabakigarria izan zen Natasha Lacyren eta Marina Ferraguten lana. Hogeina puntu saskiratu zituzten biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu