Hondarribia-Irunen entrenatzaile Joan Albert Cuadratek oso garbi dauka zertara etorri den Hondarribia-Irun entrenatzera; helburua mailari eustea da. Ligari ekin aurretik, hauxe esan zuen: «Gure aurreneko asmoa mailari eusteko bederatzi garaipenak lortzea da». Bada, lehen bi jardunaldietan lortutako bi garaipenei esker, zazpi gehiago behar dituzte helburua lortzeko.
Izan ere, atzo, bigarren jardunaldian, beste garaipen bat erdietsi zuten, Estudiantesi 64-58 irabazita. Ondorioz, lidergoan dira. Bestelako kontuak izan ziren, baina, partida hasi eta berehala, lehen laurdena amaituta 13-23 galtzen ari zirelako. Baina aurreko jardunaldian Vigon egin zuten bezala, irauli egin zuten partida. Atsedenaldira bi puntuko atzerapenarekin soilik heldu ziren, eta bigarren zatian oinarritu zuten garaipena. Etxekoen jokalari onena Rad izan zen, 20 puntu eta 10 erreboterekin.
Hondarribia-Irunek beste garaipen bat lortu du
Estudiantesi 64-58 irabazi dio, eta horrenbestez, Ligako bi partidetan gailendu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu