Hondarribia-Irunek eta Obenasak galdu egin dute
SASKIBALOIA. Hondarribia-Irunek eta Obenasak kopetilun bukatu zituzten atzo ligako 11. jardunaldiko partidak. Biek etxetik kanpo galdu zuten, Txingudik 87-54 Zamoran, Tintos de Tororen aurka; eta Obenasak 100-73 Sollerren (Katalunia), Bon Diaren kontra. Euskal taldeak kinka larrian daude, Obenasa 12. da eta Hondarribia-Irun 13. Guztira hamalau talde dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu