Hirugarren jardunaldian lortu dute Hondarribia-Irunek eta Obenasa Nafarroak denboraldiko lehenbiziko garaipena. Biek, gainera, nahiko erraz irabazi zuten: gipuzkoarrek 59-67 irabazi zuten Soller Bon Dia!-ren kantxan, eta nafarrek 63-55 Eivissari Iruñean.
Hondarribia-Irunek azken minutuko lanari esker lortu zuen garaipena. Izan ere, partida amaitzeko bost minutu falta zirela, hiru puntu zen atzetik, baina 1-11eko partzial erabakigarria lortu zuen. Rad izan zen onena: hamsei puntu sartu zituen, eta sei errebote jaso.
Obenasa, berriz, hasieratik nagusitu zitzaion Eivissari, eta estutasun handirik gabe irabazi zuen.Pirsic nabarmendu zen: hamasei puntu eta bost errebote.
Hondarribia-Irunek eta Obenasak sasoiko lehen partida irabazi dute
Gipuzkoako taldeak 59-67 hartu du mendean Soller Bon Dia!, eta Nafarroakoak Eivissa (63-55)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu