Hondarribia izan da azkarrena Bilbon
ARRAUNA. Hondarribiko trainerua izan zen onena atzo, erlojuaren aurka, Bilboko Banderan (20.33,50). Estu eta larri nagusitu zen, 88 ehuneneko bakarrik atera baitzizkion San Pedrori. Orio, San Juan, Portugalete, Zierbena, Castro eta Deustua sailkatu ziren ondoren. Gaur, berriz, Mutrikun dute estropada (Gipuzkoa), 11:00etan. Hemeretzi traineru ariko dira, eta Kaiku, Urdaibai eta San Juan txanda berean lehiatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu