Hondarribiak balio bikoitza duen garaipena lortu zuen atzo Pasaiako Banderan. Ama Guadalupekoak irabazi zuen estropada, eta Orio harrapatu sailkapen nagusian. Mirotzak hirugarren izan ziren, Kaikuren atzetik. Sestaoko ontziak lan oso ona egin zuen ziabogan, eta atzo bost ziren. Urdaibai, aldiz, ez zen banderarako lehian egon. Lehen txandan eguraldi baldintza okerragoak egon ziren, eta horrek haren jarduna baldintzatu zuen.
Hibaikak, gutxigatik
Hibaikak irabazi zuen Euskotren Ligako estropada, eta sailkapen nagusiko lehen postuan da. San Miguel Ligako estropadaren aurretik jokatu zen, eta irabazleek lehia estua izan zuten San Juanekin. Azkenean, Hibaikak 4,76ren aldearekin irabazi zuen. Hirugarren Meira izan zen, 19,92ra, eta Zumaia laugarren, 21 segundora.
Pasaiako Bandera-San Miguel Liga
1. Hondarribia 19. 33,52
2. Kaiku 3,04ra
3. Orio 10, 84ra
4. Cabo da Cruz 17.40ra
5. Tiran 22,46ra
6. Portugalete 24,1era
7. San Juan33,70era
8. Zierbena 37,34ra
9. Urdaibai 1.06,56ra
10. Astillero 1.12,70era
11. San Pedro 1.19,70era
12. Pedreña 2.10, 52era
Sailkapen Nagusia-San Miguel Liga
1. Hondarribia 63 pt.
2. Orio 63 pt.
3. Kaiku 55 pt.
4. Tiran 41 pt.
5. Cabo da Cruz 35 pt.
6. Zierbena 35 pt.
7. San Juan 34 pt.
8. Portugalete 32 pt.
9. Astillero 24 pt.
10. San Pedro 22 pt.
11. Pedreña 5 pt.
12. Urdaibai -37 pt.
Euskotren Liga-Sailkapen nagusia.
1. Hibaika: 11 puntu.
2. San Juan: 10 puntu.
3. Zumaia: 5 puntu.
4. meira: 4 puntu.