estropadak

Hondarribiak ez du sailkatze estropadaren aurkako helegiterik aurkeztuko

Hondarribiak ez du Kontxako Banderan arraun egingo. Atzoko emaitza onartuko dutela esan du gaur klubeko presidente Jose Miguel Elduaienek eta Astillerok parte hartu izanagatik ez duela helegiterik jarriko jakinarazi du. Hala ere, epaileek =iAstillero auzia=i dela eta kontrakoa badiote, alegia Astillero kanporatzen badute, Hondarribiak Kontxako Banderan egoteko aukera izango du.

2006ko irailaren 1a
19:26
Entzun
Zortzigarren lekuan helmugaratu zen atzoko sailkapen proban Hondarribiko Ama Guadalupekoa eta ondorioz Kontxako Banderatik kanpo gelditu da, epaileek Astilleroren kontrako neurrik hartzen ez badute. Hondarribiak atzoko emaitza onartzen duela adierazi du Elduaienek. Egin beharrekoa uretan egin zutela esan du presidenteak, eta ez dutela epaitegietara joko. Triste agertu da Elduaien, Hondarribia denboraldiko ontzirik erregularrena izan delako. Ez baita alferrik San Miguel Ligako liderra.

Bestalde, Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxea (KTE) pozik agertu da sailkatze estropada jokatu zelako. Donostiako Udalak Astillero gonbidatu beste aukerarik ez zuela izan azaldu du Enrique Ramos KTEko presidenteordeak, azken epaia betetzeko. Baina Kontxako Bandera bertan behera utzi nahi izatea leporatu dio KTEk Eusko Jaularitzari. Jaularitzaren azken unean esandakoa lehenago jakinarazi behar zuela uste du Ramosek. Astilleroko ontzia lehiatik kanpo uzteko gomendatu zion Euskal Jaularitzak KTEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.