Urdaibaik irabazi zuen atzo Moañako bandera, eta, hala, San Miguel ligako lidergoa eskuratu du. Izan ere, larunbateko estropada irabazi zuen arren, Kaiku seigarren izan zen atzo, eta gipuzkoarrek lau punturen aldea hartuta hartu dio aurrea.
Urdaibai indartsu aritu zen atzo, eta aurreko urte batzuetako mailara gerturatzen ari da. Hondarribiari lau segundoren aldea atera zion helmugan, eta Kaikuri, hamabostena.
San Miguel Ligaren Sailkapena
1 Hondarribia 65
2 Kaiku 62
3 Urdaibai 56
4 Tiran 52
5 San Juan 50
6 San Pedro 42
7 Castro 31
8 Astillero 28
9 Portugalete 26
10 Pedreña 26
11 Zumaia 20
12 Zierbena 10