Hasiera bikaina eman diote San Miguel Ligari Hondarrbiakoek, izan ere, iazko txapela merezita eraman zutela erakutsi dute gaur Guadalquivirreko (Sevilla, Espainia) uretan. Izan ere, gipuzkoarrak izan dira azkarrenak eta 19 minutu eta 22 segundo nahikoak izan dituzte estropada amaitzeko. Hala, eurentzat izan da Basque Country Bandera, denboraldiko lehena.
Bigarren tokian heldu da Urdaibai, Hondarribiatik lau segundora; eta hirugarren, berriz, Astillero, 19 minutu eta 29 segundoko denborarekin.