Futbola

Hotzean aztertuta, balekoa

Athleticeko jokalariek lan saio arina egin dute Lezaman, eta balio handia eman diote Xakhtar Donetsk-en aurka lortutako berdinketari. Min hartuta daude Ager Aketxe eta Ibai Gomez. 

Ibai Gomez, atzo, Xakhtarren aurkako partidan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
unai zubeldia
2014ko irailaren 18a
13:44
Entzun

Balekoa zen partida amaitu berritan, eta balekoa da biharamunean ere. Hiru puntuak ez eskuratu izanaren penarekin, baina baikor eta gustura esnatu dira Athleticeko jokalariak. Oso partida serioa jokatu zuten ukrainarrek, arriskurik handiena eurek sortu zuten, eta atzealdean, behintzat, lan serioa egin zuten bilbotarrek. 0-0ekoarekin, sailkapenean bigarren daude zuri-gorriak, puntu batekin. Hiru ditu Portok —6-0 irabazi zion Bate Borisovi—, bat Xakhtarrek, eta batere ez Batek.

Txapeldunen Liga alboratuta, Espainiako Ligari begiratzeko garaia da orain, etzi jokatuko duelako Athleticek laugarren jardunaldiko partida, San Mamesen, Granadaren aurka (18:00). Partida horretarako ez dira osatuko Ager Aketxe eta Ibai Gomez. Aketxek haustura dauka eskuin oineko bigarren behatzean, eta jokatu ezinik egongo da aste batzuetan. Ibaik, berriz, gainkarga dauka eskuin hankako gihar iskiotibialean, eta atseden hartu beharko du. Ondo bidean, ezker hegalera itzuliko da Muniain, eta Susaeta ariko da eskuinetik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.