Txukun ari da Helvetia Anaitasuna 28 urteren ostean Asobal ligan ari den denboraldi honetan. Iruñeko taldeari, baina, zerbait falta zaio, koska bat igotzea. Egia daigo berri bat ez dela egun batetik bestera egokitzen maila berri batera, baina jada hamabi jardunaldi jokatu dira, txapelketaren erdia kasik, eta Anaitasunak azkar egin behar du lan hori, bestela ondo hasi duen sasoia zaildu dakioke, are gehiago atzo Huescan egin bezala, aurkari zuzenen aurka huts eginez gero. 29-27 galdu zuten nafarrek, eta jaitsiera oraindik hiru puntura izan arren, kontuz ibili behar dira. Azken hamar minutuak iritsi arte nola edo hala eutsi zieten etxekoei (23-23), baina azken txanpan huts erabakigarriak egin zituzten.
Amaya Sport San Antoniok, berriz, gaur jokatuko du, etxean, Guadalajararen aurka (20:00). Iruñeko taldeak irabazi beharra dauka, azpiko postuekiko aldea handitu eta mailari eusteko lehian aurkari zuzen bat atzean uzteko. Izan ere, Guadalajara azken aurrena da, San Antoniok baino hiru puntu gutxiagorekin. San Antoniori, gainera, komeni zaio gaur irabaztea, neguko etenaldia iritsi aurretik hiru partida oso zail jokatuko baititu, Caja3 Aragoi, Atletico Madril eta Valladoliden aurka.
Bestalde, Itxakok Anett Sopronyi eskuin alboko hungariarra fitxatu du. 25 urte ditu, Debrecen taldean jokatu du orain arte.
Huescan 29-27 galduta, lasaitu ezinik jarraitzen du Anaitasunak
San Antoniok irabazi beharra dauka gaur, Guadalajararen aurka, azken sailkatuekiko aldea handitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu