Etapak ez zeukan zailtasun berezirik gaur Frantziako Tourreko hamaikagarren saioan (Marseille-Montpellier, 182,5 kilometro), laua zelako, baina hasiera aldera Christophe Moreauk erorikoa izan du, 110. kilometro aldera haizea atera da, Astana taldea tiraka hasi da eta hark 3.19 galdu ditu. Gaurko etaparen aurretik 3.18ra zegoen.
Robert Hunterrek irabazi du, esprintean. Fabian Cancellara izan da bigarren, eta Michael Rasmussenek lider segitzen du. Iban Mayo, Mikel Astarloza, Haimar Zubeldia eta Juanma Garate liderraren taldean dira gaur, eta Mayok hirugarren segitzen du sailkapenean.
Bihar, Tourreko hamabigarren etapa: Montpellier-Castres (178,5 kilometro). Laugarren mailako lau mendate izango dituzte eta bigarren mailako bat (helmugatik 48 kilometrora).
txirrindularitza
Hunter irabazle Tourrean
Moreauk hiru minutu eta hemeretzi segundo galdu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu