Hilaren 24an ere saiatu zen Otxoa de Olza K2 igotzen, baina 7.200 metrotan saioa bertan behera utzi behar izan zuen, behatzak izozten ari zitzaizkiola ikusita. Izozte hori sabelerako hartzen ari zen botika batek eragin zion.
Osatuta, bigarren saioa gaur egitea erabaki zuen, haize gutxiko eguna izaki, egokia iruditu zitzaiolako. Igandean deskantsatu, eta astelehenan abiatu zen, eta gaur iritsi da. Igotzen behar izan duen denborari erreparatuz, nahiko erraz joan dela dirudi, eta gaur bertan hirugarren kanpalekura (7.300 m) iristea espero da.
Otxoa de Olza K2 igotzen saiatzen zen laugarren aldia zen hau. Lehen aldiz 1994an saiatu zen, 2002an bigarrengoz, eta hirugarrengoz iaz.
Mendia
Iñaki Otxoa de Olza K2ko gailurrera iritsi da goizaldean
Iñaki Otxoa de Olza iruindarrak K2ko gailurrera (8.611 m) iristea lortu du gaur goizaldean. Hemen 04:35 zirenean iritsi da; han 07:35 ziren. Laugarren kanpaleutik (7.800 m) gorako bidea oxigenorik gabe egin du, sei ordutan. Honekin, bere bederatzigarren zortzimilakoa egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu