Azkeneko berrien arabera, Iñaki Otxoa Olza mendizale iruindarra bizirik dago Annapurnan (8.091 metro), 7.400 metrora, baina kordea galtzen du batzuetan. Ondoez handia izan zuen herenegun han, eskuetan izozte zantzuak zituela-eta gailurrera iristeari uko egin eta beherantz zihoala. 7.400 metrora izan zuen ezbeharra, eta Horia Colibasanu mendizale errumaniarrarekin dago han harrezkero. Ezin izan dute haiekin harremanetan jarri telefonoz, hauek bateriarik gabe geratu zirelako.
Helikopterorik ezin da iritsi mendizale biak dauden lekura; beheko kanpamendura -4.200 metrora dago- iritsi ahal izango luke, eta handik egun eta erdiko bidea izango luke ondo prestatutako salbamendu talde batek Otxoa de Olza dagoen lekura iristeko.
Dena dela, bi mendizale suitzar gorako bidean dira, laguntzeko asmoz, eta heltzear daude. Hirugarren kanpamenduan daude dagoeneko, 6.900 metrora. Eguraldi txarragatik geratu dira hor.
Mendia
Iñaki Otxoa Olza bizirik dago, baina kordea galtzen du batzuetan
Iruindarrak ondoeza izan zuen herenegun Annapurnan, 7.400 metrora. Mendizale errumaniar bat du ondoan, eta biei laguntzeko iristear dira bi suitzar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu