Txirrindularitza

Iazkoaren antzera, oso ibilbide gogorra izango du aurtengo Espainiako Vueltak

Abuztuaren 24an Vilanova de Arousan (Galizia) hasi, eta irailaren 15ean Madrilen amaituko da Vuelta. Azken bi urteotan ez bezala, aurten ez da igaroko Euskal Herritik. Mendiko hamabi etapa daude tartean, eta taldekako eta bakarkako erlojupeko bana. 

2013ko urtarrilaren 12a
15:35
Entzun

Azken bi urteotan bezala, aurten ere gustura geratu dira igotzaileak. Espainiako Vueltak gaur eguerdian aurkeztu du 2013ko ibilbidea, eta, begiratu batera, oso gogorra izango da urteko hiru asteko azken itzulia. Vilanova de Arousan hasiko da Vuelta, Galizian, 27 kilometroko taldekako erlojupeko batekin. Bigarren etapa, jada, lehen mailako mendate batean amaituko da, Da Groba mendatean, Baionan (Galizia). Horrez gain, mendiko beste 11 etapa ere izango ditu Vueltak hurrengo hiru asteetan. Gogortasunaren seinale, sei etapa bakarrik dira lauak, eta esprinterrek ez dute aukera askorik izango, beraz. Erlojupekoak, berriz, bi izango dira: lehenengoa, taldekakoa (27 km), eta bigarrena, bakarkakoa, 38 kilometrokoa, 11. etapan, lehen atseden egunaren biharamunean.

Azken urteotako arrakastari helduta, "motzak eta amaiera bihurrikoak" dira etapa gehienak. Coll de la Gallinan (14. etapa), Peyragudesen (15.a) eta Anglirun (20.a) amaituko diren etapak izango dira gogorrenak. Azken hori bereziki, Madrilera iritsi bezperan iritsiko direlako maila bereziki mendate beldurgarri horretara. 3.319,1 kilometro egin beharko dituzte denera, eta, azken bi urteotan ez bezala, aurten Vuelta ez da igaroko Euskal Herritik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.