Ibai Zabalak jokatuko du bihar Albisuren ordez
ESKU-HUSKA. Bigarren Mailako Binakako Txapelketako partida erabakigarria jokatuko da bihar, Urretxun (Gipuzkoa). Olaetxea-Albisu eta Gorka-Merino ziren aritzekoak, baina Albisu ataundarra eskuetako minez dago, eta ez du azken jardunaldiko partida hori jokatzerik izango. Haren ordez Ibai Zabalak jokatuko du. Azken horrek Binakako Txapelketa nagusian ere parte hartu du aurten—bost partida jokatu ditu—. Finalerdietako beste partida ere bihar jokatuko da, Zeberion (Bizkaia). Apezetxea-Cecilio eta Idoate-Ladis Galarza ariko dira bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu