Txirrindularitza

Iban Mayo Saunier Duvaleko txirrindularia izango da datozen bi urteetan

Iban Mayo txirrindulari igorretarrak baieztatu egin du gaur datozen bi denboraldietan Saunier Duval taldeko txirrindularia izango dela. Bere alde egindako apustua eskertu dio talde berriari.

2006ko urriaren 16a
19:45
Entzun
"Bi urteren ostean, mailarik onena berriro eman dezakezula sinesten dutela jakitea garrantzitsua da", azaldu du Mayok. Talde gehiagok agertu dute Igorrekoa fitxatzeko nahia. Mayok azaldu du garrantzitsua izan dela Joxean Fernandez Matxin taldeko zuzendariaren eta batez ere Sabino Angoitiaren presentzia. "Sabinok garrantzia handia du nire bizitza pertsonalean zein profesionalean, eta noski eragin handia izan du. Pozgarria da berriro elkarrekin leihatuko dugula pentsatzea, hobekien ezagutzen nauen pertsona bera baita", gaineratu du.

Mayoren iritziz, Saunier Duval "talde erasokorra da eta pentsakera irabazlea du, izaera handikoa da". Gaineratu talde osoak motibazioa handia duela eta giro paregabea sumatzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.