VIENNE.- Iban Mayok ez du arazorik izan Dauphine Libere lasterketari dagokion bigarren etapa bukatu ostean elastiko oriari eusteko. Lasterketa bateraturik ailegatu da helmugara eta sprintean Credit Agricole taldeko Hushovd norbegiarra nagusitu da.
Etapak berez ez zuen zailtasun handirik; 195 kilometrotako ibilbidean gorabehera gutxi eta sprinterrentzat aproposa, helmugan ikus ahal izan den moduan.
Beste egun batez Euskaltel Euskadiko Iban Mayok lidergoan jarraituko du. Nekez eutsiko dio elastiko oriari biharkoa test handi samarra baita Igorrekoarentzat, 40 km. erlojuz kontra.
Dauphine Libere
Iban Mayok lidertzari eusten dio Dauphine Libereko bigarren etapa jokatu eta gero
Igorrekoak arazorik gabe eutsi dio lidergoari bigarren etapa pelotoiaren sprintean erabaki baita. Azkarrena Thor Hushovd norbegiarra izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu