Txirrindularitza

Iban Mayori ezarritako bi urteko zigorra berretsi du TASek

2007ko Frantziako Tourrean positibo eman zuen Igorrekoak EPOrekin. Zigorra irmoa denez ezin da helegiterik jarri.

2008ko abuztuaren 12a
18:11
Entzun
TAS Kirol Albitraje Auzitegiak Iban Mayo Saunier Duvaleko txirrindulariari bi urteko zigorra ezarri dio iazko Frantziako Tourrean EPOrekin positibo emateagatik. Halaber, Espainiako Txirrindularitza Federazioak auzia artxibatzeko eskatu zion TASi analisien “B” laginean “nahaste” bat izan zelako.

Ondorioz, UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak helegitea jarri zuen Iban Mayo 2007an emandako positiboagatik zigortu zezaten. Gaur TASek UCIri arrazoi eman dio. Beraz, Zigorra iazko uztailaren 31an hasi zenez, ezingo du datorren uda arte lehiatu. Gainera, TASek ezarritako zigorra irmoa da, eta beraz, ezin da helegiterik aurkeztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.