Ibilbidea eta filosofia aldatu ditu Uliako krosak
ATLETISMOA. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du bihar Uliako krosean, Donostian. Orain arte elite mailako korrikalariek soilik parte hartzen zuten, baina antolatzaileek egitura eta filosofia aldatzea erabaki dute. Ibilbidea ere aldatu egin dute, eta Ategorrietan barrena, 4.500 metroko zirkuitua prestatu dute. Irteera eta helmuga Zurriola hiribidean izango dute, ohi bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu