Bartzelonak Zlatan Ibrahimovic aurrelaria (Suedia, 27 urte) fitxatu du eta, krisi ekonomiko garaiotan, hori izan da uda honetan futboleko beste fitxaketa handia: Bartzelonak 45 milioi euro ordaindu dizkio Inter Milani, Samuel Eto'o aurrelaria doan eman dio (35 milioi euroko balioa eman diote), eta Alexander Hleb erdilaria urtebeterako utzi dio eta Bartzelonak berak ordainduko du honen fitxa -7,5 milioi eurokoa-. Diru askoko operazioa, beraz: kalkulua atera, eta 87,5 milioi euro dira.
Cristiano Ronaldo eta Ricardo Izecson dos Santos Kaka aurrelarien fitxaketak izan dira beste operazio handiak. Biak Real Madrilek fitxatu ditu: 94 milioi eurogatik Ronaldo -Manchester Unitedetik- eta 65 milioigatik Kaka -Milanetik-.
Ibrahimovicek etzi pasatuko du azterketa medikua, Bartzelonan, eta ondoren sinatuko du kontratua, lau urtekoa seguruenik.
futbola
Ibrahimovicena, udako beste fitxaketa handia
Bartzelonak 45 milioi euro ordaindu dizkio Inter Milani, Eto'o eman dio eta urtebeterako utzi Hleb. 87,5 milioi euroko operazioa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu