Gipuzkoako erregional goren mailan atzo jokatutako Idiazabal-Elgoibar partidan euskaraz hitz egitea debekatu zien jokalariei Manuel Sarrion Gonzalez epaileak, bi taldeetako kideek azaldu dutenez. Haien arabera, euskaraz arituz gero txartel gorria aterako zietela egin zuen mehatxu Sarrion Gonzalezek.
Bi taldeetako kideek neurriak hartuko dituzte, eta, azaldu dutenez, litekeena da epaileen elkargoari eta Gipuzkoako futbol federazioari gutun bana bidaltzea Idiazabalgo Arizkorreta zelaian gertatutakoa salatzeko.