Idoate-Merino II.a aurrez aurre, gaur, Lau t'erdiko Txapelketaren atarikoan

Irabazleak Aritz Lasaren aurka jokatu beharko du, eta horien artetik aterako da Olaizola I.aren lehiakidea

Donostia
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Hastear da Lau t'erdiko Txapelketa. Margubeteko frontoian (Santo Domingo, Espainia) atariko partidetako bat ikusteko aukera izango da gaur, 22:00etan. Aspe enpresako bi pilotarik jokatuko dute elkarren aurka: Idoatek eta Merino II.ak. Iaz txapelketan zuzenean sartu zen Idoate, baina aurten kanporaketa aurrekoa jokatzea egokitu zaio; Merino II.a ez zen aritu iaz. Bientzat, gainera, ez litzateke hor amaituko atarikoa, txapelketan sartu aurretik Aritz Lasaren aurka jokatu beharko baitu irabazleak, etzi. Aukera polita da, beraz, Merino II.arentzat, 2010ean Idoateren aurka galdu zuelako Bigarren MailakoLau t'erdiko Txapelketako finala.

Gaurko norgehiagokaren zain Aspeko beste pilotari bat egongo da: Aritz Lasa. Urretxuarrak etzi jokatu beharko du irabazlearen aurka. Azken horren eta Idoate-Merino II.aren partidan irabazle ateratzen den pilotariaren artetik aterako da Aspeko azken pilotaria. Enpresak Irujo, Barriola eta Xala multzoburu gisa aurkeztu zituen, eta horiekin batera, Titin III.a, Gonzalez, Retegi Bi eta Mendizabal III.a egongo dira Aspe enpresaren eskutik.

Beraz, Olaizola I.ak denbora du Lau t'erdiko Txapelketan bere berragerpena prestatzeko. Izan ere, Aritz Lasa eta Idoate-Merino II partidako irabazlearen artean zer gertatuko zain egongo da goizuetarra. Norgehiagoka hori, Lekunberrin jokatu dute, urriaren 12an.

Asperen egitasmo berria

Eibarren pilota, plan borobila. Astelehena pilotalekuko igande arratsaldeko giroa suspertu nahian, egitasmo berria aurkeztu dute Aspek, Chalcha jatetxeak, Untzagako Txaltxa-Zelai Gespark parkinak eta Arkupe Gastropub-ek. «Igandean partida bikaina ikustera datorrena ezertaz ez arduratzea da gure helburua. Goza dezatela pilotarekin, besterik ez», adierazi zuen atzo Ibon Arakistain Aspeko komunikazio arduradunak.

60 euroren truke lortuko dute pilotazaleek Astelenarako sarrera, Chalcha jatetxean menu berezia eta Untzagan aparkalekua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.