Idoia Etxeberria 140 kiloko harriarekin saiatuko da
HARRI-JASOTZEA. Idoia Etxeberriak marka ahalegina egingo du gaur, Orioko Ikastolan (18:00). Orioko 18 urteko harri-jasotzailea 140 kiloko koadroa altxatzen saiatuko da. Berak du emakumezkoen aurreko marka ere, 138,5 kilorekin. Marka aise lortu zuen, irailean —bost aldiz altxatu zuen—. Beraz, litekeena da gaur ere harria ondo biltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu