Ifran: «Beti dirudi ni naizela filmeko gaiztoa»
REALA. Diego Ifran berriz ere prest azaldu da Reala uzteko gehiago jokatzen ez badu. «Udan nire egoera aldatzen ez bada, Reala utziko dut», esan zuen atzo. Aurrelari uruguaitarrak, hala ere, esan du Philippe Montanierrekin ez duela harreman txarra. Komunikabideei leporatu die bere inguruko esamesak. «Komunikabideek ateratzen duten berrietan beti dirudi ni naizela filmeko gaiztoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu