Igor Anton Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak ezin izan dio gaur Suitzako Itzuliko seigarren etapa (Ambri-Verbier) gogorrean lidergoari eutsi. Kim Kirchenek (High Road) kendu dio. Etapa ere Kirchenek berak irabazi du, gainera -azken Euskal Herriko Itzulian bi irabazi zituen-. Mendatean bukatu da etapa gaur -bederatzi kilometrokoa zen, %7,6ko pendizearekin-.
27 segundora heldu da Anton helmugara -zortzigarrena izan da-, eta Kirchen sailkapen nagusian gaur arte seira zegoen. Gainera, etapako aurrenak hamabi segundoko gain-saria duenez, Euskaltelekoa liderretik 33 segundora dago orain, hirugarren. Roman Kreuziger (Liquigas) dago bigarren, 27ra.
Igandean bukatuko da Suitzako Itzulia. Bihar eta azkeneko egunean etapa lau samarrak izango dituzte. Etzi, berriz, 25 kilometroko krono-igoera.
Txirrindularitza
Igor Antonek lidergoa galdu du Suitzako Itzulian
Kim Kirchenek lortu ditu gaur etapa eta maillot horia. Euskaltelekoa hirugarren dago orain, 33 segundora. Etzi 25 kilometroko krono-igoera izango dute. Igandean bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu