Igor Antonek mendiko saria irabazi du Pekinen
TXIRRINDULARITZA. Pekingo Tourra gaur bukatuko da, baina dagoeneko jakinekoa da mendiko saria Igor Antonek (Euskaltel-Euskadi) irabaziko duela. Laugarren etapa atzo jokatu zuten, eta Elia Vivianik irabazi zuen, esprintean (Liquigas). Sailkapen nagusiko buruan Tony Martin (HTC) dago, David Millarrekiko (Garmin) 17 segundoren aldearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu