Igor Martinez denbora luzez egongo da jokatu gabe
ATHLETIC. Igor Martinezek denbora luzean egon beharko du jokatu gabe. Athleticeko aurrelariak eskuin hankako peronea hautsi zuen herenegun, Malagaren aurkako partidan, eta, lehen osasun azterketaren arabera, hainbat hilabetez egongo da min hartuta. 22 urteko jokalari gasteiztarrak ez du zorterik lesioekin, denboraldi-aurrean ere arazoak izan baitzituen giharretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu