2016ko Frantziako Tourra menditsua izango da. Ibilbidearen xehetasunak gaur eman dituzte, eta aldatz gora ondo moldatzen diren txirrindulariak pozik utzi ditu. Tourrean iaz baino bi mendate gehiago igoko dira, baina lau etapa bakarrik bukatuko dira goian. Ibilbidea menditsua izango zela jakina zen, zalantza erlojupekoetan zegoen. Guztira bi izango ditu, 37 kilometroko bat, oso gorabeheratsua, 13. etapan (Bourg-Saint-Andeol) eta 17ko kronoigoera bat, Salanches eta Megeve artean, 18. etapan. Hasiera laua da, baina amaieran %10eko aldapak ditu. Alegia, erlojuaren aurkako 54 kilometro —aurten 13 izan ditu bakarrik— baina ez espezialistentzat. Era berean, Mont Ventouxera itzuliko da, 12 etapa han bukatzeko. Tourra Deabruaren konkorretik pasako den 16. aldia izango da.
Euskal Herriari dagokionez, Tourra urrun samar geldituko da. Pirinioetako etapa gehienak Andorra inguruan pilatuko dira, eta Paueko irteera, uztailaren 9an, izango da kokagune gertukoena. Proba uztailaren 2an hasiko da, Mont Saint Michelen eta 24an bukatuko, ohiko denez, Parisen.
Ibilbidea, uztailaren 2tik 24ra
1. Mont St. Michel–Utah Beach Ste-Marie du Mont 188 kilometro
2. Saint Lo–Cherbourg Octeville 182 kilometro
3. Granville–Angers 222 kilometro
4. Saumur–Limoges 232 kilometro
5. Limoges–Le Lioran 216 kilometro
6. Arpajon sur Cere (hasi eta bukatu) 187 kilometro
7. L'Isle Jourdain–Lac de Payolle162 kilometro
8. Paue–Bagneres de Luchon183 kilometro
9. Vielha Val d'Aran- Andorra Arcalis 184 kilometro
Atseden eguna
10. Escaldes-Engordany–Revel 198 kilometro
11. Carcassonne–Montpellier164 kilometro
12. Montpellier–Mont Ventoux185 kilometro
13. Bourg St. Andeol–La Caverne du Pont d'Arc (erlojupekoa) 37 kilometro
14. Montélimar–Villars les Dombes 208 kilometro
15. Bourg-en-Bresse–Culoz 159 kilometro
16. Moirans-en-Montagne–Berne 206 kilometro
Atseden eguna
17. Berne–Finhaut-Emosson184 kilometro
18. Sallanches–Megeve (erlojupekoa) 17 kilometro
19. Albertville–St Gervais Mont Blanc146 kilometro
20. Megeve–Morzine146 kilometro
21. Chantilly–Paris 113 kilometro