Lan txukuna egin dute Iker Martinezek eta Xabier Fernandezek. Belan aritzeko haizea indarrik gabe bazebilen ere, 49er proban, hiru txandatatik bakarra jokatu da eta kirolari euskaldunek laugarren postuan bukatzea lortu dute.
Nabigazio azkarra egin dute Iker Martinezek eta Xabier Fernandezek. Izan ere, lehenengo baliza igarotzean 15. postuan ziren, eta pixkanaka aurkariak aurreratzea lortu dute.
atenasko 2004ko olinpiar jokoak
Iker Martinez eta Xabier Fernandez laugarren
49er motako bela proba jokatu da gaur Atenasko Olinpiar Jokoetan, eta Iker Martinez eta Xabier Fernandez euskal herritarrek laugarren postuan bukatu dute. Atzo, haize gogorra medio belako hainbat proba —49er tartean— bertan behera geratu ziren, baina gaur haizea indarrik gabe ibili da. Horrek, 49er proban eragina izan du, hiru txandetatik bakarra jokatu delarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu