Iker Muniainek bi urtez luzatu du kontratua, eta 2017ra arte egongo da Athleticekin. Oraindik ez du sinatu, baina Josu Urrutiak jakinarazi duenez, akordioa erabatekoa da. Jokalariaren etete klausula 37,5 milioikoa izatetik 45era pasatuko da.
Urrutia San Mameseko lanei buruz ere mintzatu da, eta zail ikusten du Txapeldunen Ligako atariko partidarako lanak bukatu ahal izatea. Harmailak prest egongo dira, baina litekeena kanpoko estalkia garaiz ez bukatzea.