Ikuskizun dotorea bolarekin

Aimar Irigoien eta Izeta III.a sailkatu ziren finalerdietarako, azken harriarekin lehia estua izanda

2005eko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Binakako Urrezko Harri-jasotzaileen Lehiaketa Pastorkua Oroimenezkoaren A adarreko bigarren kanporaketa jokatu zuten, herenegun, Idiazabalen. Aimar Irigoien eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.-ak Joxeluix Lete Elosukorta eta Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.-aren aurka jokatu zuten, eta hiru harriak erabilita, Irigoien eta Izeta III.a sailkatu ziren finalerdietarako, 5-2 irabazita. Ondorioz, Ostolaza eta Odei Iruretagoiena Izeta IV.-aren aurka ariko dira.

Lehenik 200eko koadroarekin jardun zuten Elosukortak eta Irigoienek. Elosukortak jasoaldi bat egin zuen, eta nahiko justu. Horregatik, Irigoienek espero baino lasaigo jardun ahal izan zuen, eta lau jasoaldi egin zituen (2-0). 100eko zilindrorekin aritu ziren gero Izeta bi anaiak. Izeta II.ak 29 jasoaldi egin zituen eta Izeta III.ak 28 (2-2).Beraz, 100eko bolarekin erabaki behar zuten, eta lehia estua izan zuten. Halere, Irigoien fresko heldu zen, eta Izeta III.a lagun zuela, 35 jasoaldi egin zituzten. Hortaz, aurrez aritu ziren Elosukorta eta Izeta II.aren marka jasoaldi batez ondu zuten.Garaileek 67 jasoaldi egin zituzten eta galtzaileek 64.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.