Ondorioz, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa, Lapurdi, Araba eta Nafarroa Beherea ariko dira. 120 kirolarik jardungo dute hamar kiroletan. Beraz, ezin ukaOzetan herri kiroletako jaialdi ikusgarriaz gozatzeko aukera izango ez denik. Ohi bezala, kirol bakoitzak bere puntuaketa eta sailkapena izango du, lehian ariko diren taldeen arabera. Txapelduna, puntu gehien batzen duen taldea izango da.Iaz Bizkaia gailendu zen berriro, 55 puntu lortuta, eta aurreko bi urteetan Gipuzkoa eta Nafarroa nagusitu ziren. Bizkaitarrak bi kiroletan gailendu ziren: sokatiran eta lokotx-biltzen; ingude-altxatzen eta lasto-altxatzen bigarren sailkatu ziren; harri-jasotzen, txinga-eroaten, orga jokoan, zaku-eramate lasterketan eta aizkoran hirugarren izan ziren; eta trontzan laugarren. Beraz, bistan da bizkaitarrak oso erregular izan zirela eta horrek eman ziela txapela.Nafarroa sailkatu zen bigarren (52 puntu), hiru kiroletan gailendu zen: ingude-altxatzen, lasto-altxatzen eta aizkoran. Sokatiran, harri-jasotzen eta lokotx-biltzen bigarren izan ziren. Hirugarren postua Gipuzkoarentzat izan zen (44 puntu). Harri-jasotzen eta trontzan nagusitu ziren. Lapurdik lortu zuen laugarren postua (39 puntu), eta orga jokoan irabazi zuten.Bosgarren, berriz, Araba izan zen (34 puntu), eta trontzan lortu zuen posturik onena. Nafarroa Beherea sailkatu zen seigarren (37 puntu), eta zaku-eramate lasterketan irabazi egin zuen. Zuberoa sailkatu zen azkena (10 puntu), hiru kiroletan soilik hartu baitzuen esku.
Oso lehia estua izango da txapela janzteko
Kirol bakoitzean ariko diren kirolariei so eginda, txapela irabazteko lehia estua izango dela nabarmen daiteke. Lokotxetan Onandi bizkaitarra eta Etxegarai nafarra dira indartsuenak. Ingudean, berriz, Lapazaran bizkaitarrak ordainekoa eman nahi izango dio Sein nafarrari. Lastoan, Bereau nafarra eta Bustintza bizkaitarra izango dira irabazlegai, Bustintzak zaintiratua izan bazuen ere. Harri-jasotzen, berriro ariko dira Zelai eta Perurena, eta, jakina, Izeta II.a; zinez, lehia polita. Txinga-eroatea izango da borrokatuena. Organ eta zakuetan, Ipar Euskal Herrikoek badute eskarmentua. Trontzan gipuzkoarrak dira irabazlegai, aizkoran Larretxeak ez luke hutsik egin behar, ezta Abadiñok ere sokatiran.
-
Egitaraua
14:30: Sokatira taldeen pisaketa. Lehian ariko diren taldeek ligaxka jokatuko dute lehenik, eta gainerako probekin batera jokatuko dituzte tiraldiak.
15:30: Taldeetako ordezkarien bilera.
16:30: Taldeen aurkezpena.
16:45: Txapelketaren hasiera.Lokotx-biltzea, ingude-altxatzea eta lasto-altxatzea izango dira txapelketako lehen hiru kirolak, eta tartekatu egingo dituzte. Ondoren, harri-jasotzea eta txinga-eroate probak izango dira ikusgai, lasto-altxatzearekin tartekatuta. Proba horiek oraindik jokoan direla, orga jokoa eta zaku-eramate lasterketari ekingo diote. Txapelketaren hondarrean, trontza eta aizkora saioak jokatuko dituzte.