Buruz buruko finala

Ikusmina, sarrerak eta piloten inguruko iritzi desberdinak

Iazko txapeldunak eta Irribarriak aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Urrutikoetxea gustura agertu da aukeratutako piloteki baina ez hautatzaileek saskira eramandakoekin. "Gehiegizkoak" zirela esan du. Irribarriarentzat, ordea, azken urtean erabili duten materiala zen hori. "Faborito ni? Ez dut ulertzen nola den posible", esan du gipuzkoarrak. Bideoa: pilota aukeraketa (ARP). [Youtube]https://youtu.be/fi7teroL_X0[/Youtube]

2016ko maiatzaren 26a
07:58
Entzun

Ikusmina, sarrerak eta pilotak. Hiru hitz horiekin laburbil daiteke gaur eguerdian Mikel Urrutikoetxeak eta Iker Irribarriak igandeko finalerako egin duten pilota aukeraketa. Jendetza elkartu da Bilboko Bizkaia frontoian pilotariak ikusteko. Ikusmina handia izangatik, ordea, enpresek aitortu dute oraindik gutxienez 200 bat sarrera dituztela salgai.

Pilotei dagokienez, hasiera batean Urrutikoetxea haserre agertu da hautatzaileekin. Haren iritziz, saskian gehiegizkoak ziren bi pilota bizi zeuden: "Horiek ez dira onak ikuskizunerako". Ez berak ezta Irribarriak ere, ordea, ez dituzte aukeratu; gipuzkoarrak aukeratutakoak, gainera, ez zaizkiola gehiegizkoak iruditu esan du, eta bereak eta harenak "antzekoak" direla. "Biziak" izango dira, beraz, igandeko finalean erabiliko dituzten pilotak, baina hori besterik ez. Gainerakoan, pilotari bizkaitarrak esan du lasai dagoela, eta galduz gero ere ez litzatekeela erotzekoa izango.

Iker Irribarriak ere esan du lasai dagoela, baina aitortu du kirioak izango dituela finalean. Esan du faborito dela entzuteak barregura ematen diola: "Ez dut ulertzen nola den posible". Aurkariaz esan du iaz txapela jantzi zuenetik pilotari onena izan dela: "Ez du pilota 2. koadroan uzten". Berak bere jokoa egin behar duela adierazi du. Ez zaio iruditu saskian zeuden pilotak gehiegizkoak zirenik, eta azken urte honetan erabili dituzten pilotak horrelakoak izan direla gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.