Bera Berak gaur goizean aurkeztu du Reyes Carreren ordezkoa taldearen aulkian: Imanol Alvarez. 46 urteko entrenatzaile ermuarrak zuzenduko du Donostiako taldea datorren denboraldian. Alvarezek «erronka zail bezain interesgarritzat» jo du Bera Bera entrenatzea. Ez du uste arazoa izango denik emakumezkoen eskubaloian eskarmenturik ez izanak, «kirol bera baita». Bere estiloa ezarri nahi du: «Korri egiteko defenditzen duen taldea nahi dut. Bera Berak badaki hori egiten, baina beste urrats bat egin dezan saiatuko naiz».
Donostiako taldeak Espainiako Liga, Kopa eta Superkopa irabazi ditu denboraldi honetan.