Neguko Olinpiar Jokoak

Imanol Rojo, esprinteko finaletik kanpo

Tolosarra eta Marti Vigo hamargarrenak izan dira euren finalerdian

Imanol Rojo, ahalegin betean. FILIP SINGER. EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko otsailaren 21a
11:12
Entzun

Imanol Rojo eta Marti Vigo ez dira sailkatu taldekako esprint finalerako Neguko Olinpiar Jokoetan. 16.59,38ko marka egin dute, eta hamargarren izan dira euren finalerdian. Bi finalerdiak kontuan hartuta, aldiz, 19. izan dira (28 bikotek hartu dute parte.). Finaleko postuetatik urrun gelditu dira dena den, Txekiar Errepublikakoa izan baita txartela lortu duen azken taldea, 16:08,78ko markarekin. Hamar bikote sailkatu dira finalerako.

Esprinta Rojok Pyeongchangen jokatu duen hirugarren proba da, eta bat gelditzen zaio oraindik: estilo klasikoko 50 kilometrokoa. Iraupen eskiko probarik gogorrena da, eta larunbatean jokatuko du. Ostegunean Juan del Campo eskiatzaile bilbotarra lehiatuko da, eslalomean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.