Euskal Herriko Itzulia

Impey irabazle Gasteizen, azken kilometroko erasoari eutsita

Jose Joaquin Rojasek segitzen du lider. Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa izan da gaur. Bihar Arraten bukatuko da saioa. Unai Zubeldia kazetariak zuzenean kontatu du Berriketan.info-n.

2012ko apirilaren 3a
21:46
Entzun

Darryl Impey (Greenedge) izan da gaur Gueñes-Gasteiz Euskal Herriko Itzuliko 2. etapako irabazlea. Azken kilometroan erasoa jo du eta aldeari ondo eutsi dio. Tropeleko burua pare bat metrora sartu da, denbora berean: Allan Davis taldekidea.

Jose Joaquin Rojasek segitzen du lider.

Etapako ihesaldia Thibaut Pinot (FDJ), Jerome Pineau (Omega), Mads Christensen (Saxo Bank), Gabriele Bosisio (Utensilnord Named) eta Julian Sanchezek (Caja Rural) egin dute. Hasieratik izan dira ospa eginda, eta zazpi minutuko aldea izan dute gehienez. 152. kilometroan harrapatu dituzte.

Bihar, 3. etapa: Gasteiz-Arrate, 164 kilometrokoa. Bigarren mailako lau mendate eta hirugarren mailako batez gain. lehen mailako bi izango dituzte: Ixua —132.ean— eta Usartza —162.ean—.

Larunbatean amaituko da Euskal Herriko Itzulia, Oñatin, 18,9 kilometroko erlojupekoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.