Jon Salsamendi. Astilleroko entrenatzailea

«Indar handia galdu dugu; mantentzea da helburua»

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Ez dago lasai Jon Salsamendi (Orio, Gipuzkoa, 1970). Atzealdean ikusten du bere Astillero.

Zein dira Astilleroren helburuak?

Aurreko urteetan, ez dut helbururik jarri izan, baina aurten, ezinbestean, jarri beharrean naiz: mantentzea da gurea. Hirugarren urtea dut entrenatzaile lanetan hemen, eta aurreko bietan hobetuz joan bagara ere, aurten zaila izango da. Arraunlari berri asko dauzkagu, eta talde motza. Hemezortzi baino ez gara.

Ardiaren mozorroa jantzita ari zara?

Ez. Beti esan izan dut egia, eta ez nabil gezurretan. Ez dut ikusten aurkarien artean talde eskasik, eta diferentziak txikiak izango dira erdialdetik behera. Neguko eta udaberriko estropadetan ez dugu lan onik egin, beste urteetan ez bezala. Indar handia galdu du Astillerok. Klubak helarazi didan mezua da mantentzea dela helburua, klubaren etorkizunera begira.

Arazo ekonomikoak eta Astillero elkarri helduta ibili dira azkenaldian. Konpondu al dira arazoak?

Ez daude konponduta. Kluba ahalegin handia ari da egiten, baina emaitzak ez dira izaten ari izan beharko luketenak. Urte hau, klubaren ahalegin horretaz gain, arraunlarien batasunak salbatuko du.

Bat edo bestek alde egin dizuete, hala ere.

Bai, baina arazo pertsonalengatik izan da. Luciano Pregok arrauna utzi du, eta Leandro Salvagno Kaikura joan da.

Nolakoa izango da liga?

Bitan banatuko nuke: irabaztera doazenak, alde batetik, eta beste guztiak, bestetik; eta azkeneko multzo horretan ere beste multzo batzuk sortuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.