Indartsuenek ez dute huts egin Europako Txapelketan
SASKIBALOIA. Herenegun bezala, selekziorik indartsuenek ez zuten huts egin atzo Lituanian, Europako Txapelketako bigarren jardunaldian. Espainiak Portugali irabazi zion (73-87), Greziak Finlandiari (61-81), Errusiak Georgiari (58-65), Turkiak Erresuma Batuari (61-90), Frantziak Israeli (68-85) eta Serbiak Letoniari (77-92).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu