Ingalaterrak 17-9 irabazi dio Frantziari
ERRUGBIA. Ingalaterrak Sei Nazioen torneoa eta Grand Slama irabazteko aurrerapausoa eman zuen atzo, Twickenhamen Frantziari 17-9 irabazita. Ingelesek jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte. Atzo, gainera, Jonny Wilkinson ingelesak marka ezarri zuen: 1.190 puntu selekzio batekin. Inork ez du horrelakorik lortu. Jardunaldiko beste partidan, Galesek 16-24 hartu zuen mendean Italia. Gaur Eskozia eta Irlanda ariko dira Edinburgon (16:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu