motzean

Iniesta izendatu dute Eurokopako jokalari onena

2012ko uztailaren 2a
23:53
Entzun

Laburrak

- Andres Iniesta (28 urte) Espainiako selekzioko erdilariari eman diote Eurokopako jokalari onenaren saria, UEFAk gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez. 2008an Espainiako beste jokalari bati eman zioten sari bera: Xavi Hernandezi. Bartzelona taldekoak dira biak.

- UEFAk 23ko talde onenaren berri ere eman du:

Atezainak: Buffon (Italia), Casillas (Espainia), Neuer (Alemania).
Defentsak: Pique, Ramos, Alba (Espainia), Coentrao, Pepe (Portugal), Lahm (Alemania).
Erdilariak: De Rossi, Pirlo (Italia), Gerrard (Ingalaterra), Xavi, Iniesta, Busquets, Alonso (Espainia), Khedira, Ozil (Alemania).
Aurrelariak: Balotelli (Italia), Cesc, Silva (Espainia), Ronaldo (Portugal), Ibrahimovic (Suedia).

- Olympique Marseillak jakinarazi du Didier Deschampsek (Angelu, 43 urte) entrenatzaile kargua utzi duela, eta Frantzian esaten ari dira selekzioko ardura hartuko duela laster. Laurent Blancek utzi egin du hautatatzaile postua. Deschamps Monaco, Juventus eta Marseillan aritu da entrenatzaile. Jokalari gisa 1998an Eurokopa irabazi zuen Frantziarekin eta 2000n Mundu Txapelketa.

- Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du Getxon Espainiako selekzioaren garaipena ospatzen ari ziren lagun batzuek eraso bat jaso dutela bart. Harriak bota dizkiete Algortan, iturri haren arabera, eta bi pertsonek zauri arinak izan dituzte. Ertzaintzak 11 lagun identifikatu ditu.

Esanak

- Vicente del Bosque (Espainiako hautatzailea): "Oso belaunaldi ona osatzen dute jokalari hauek, eta herri baten lanaren ordezkari dira".

- Gianluigi Buffon (Italiako jokalaria): "Espainiakoak dira onenak, eta guk finala galdu izana onartu besterik ez dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.