Iñigo Martinezek agur esan dio sasoi honetan jokatzeari
REALA. Amaitu da sasoia Iñigo Martinezentzat. Realeko erdiko atzelariak min hartu zuen herenegun, Rayo Vallecanoren aurkako partidan, eta, atzo egin zioten azterketa medikoaren arabera, hautsia du eskuin belauneko barruko meniskoa. Hala, jokalariari ebakuntza egingo diote gaur, eta ezingo du gehiago jokatu denboraldi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu