Iñigo Perezek 2015 arte sinatu du Athleticekin
FUTBOLA. Iñigo Perez erdilariariari 2015eko ekainera arte luzatu dio kontratua talde zurigorriak. Hasiera batean taldetik aparte utzi zuen Marcelo Bielsak, taldean haren beharrik ez zuelako. Perezek, baina, argentinarraren eskutik egin zuen debuta lehen taldearekin, eta ordutik ohikoa bihurtu da haren hamaikakoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu