Iñigo Perezek min hartu du ezkerreko izterrean
ATHLETIC. Iñigo Perezek zail izango du bihar Lyonen jokatzea. Athleticeko jokalariak min hartu zuen atzo ezkerreko izterrean entrenatzen ari zela. Ez da kili-kolo dagoen bakarra. Borja Ekiza eta Iker Muniain ere ez ziren atzo entrenatu. Gaur jakingo da Olympique Lyonen aurka jokatzeko prest dauden edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu