Inoiz baino atleta gehiago Gasteizko maratoi erdian
ATLETISMOA. Igande honetan Gasteizen jokatuko den maratoi erdiak inoiz baino parte hartzaile gehiago izango ditu, 3.200 inguru. 10:45ean hasiko da, eta ibilbidea ohikoa izango da: Mendizorrotzatik abiatuko da, eta toki berean amaituko da. Lasterketak bi txapelketa hartuko ditu, Euskadikoa eta Arabakoa. Hain zuzen ere, horregatik lehiatuko dira inoiz baino korrikalari gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu